Erantzunen atzetik by VIRENQUE
Tracklist
| 1. | Erantzunen atzetik | 3:53 |
Lyrics
Zertan ari naiz astero berrogei ordutik gora komunetik behera bidaltzean?
hau kontraesana, denbora irabazteko denbora galdu izan behar
Zer ikusi nahi ote dut mobila enegarrenez ikertzean?
Berriz ere begiratzeko aitzaki ergelen bat
Faltan botatzen al zaitut besarkadak soilik mezu agurretan ematen baditut?
hau ausardia, abesti hitzetan gotortzen den koldarrarena
Zertaz ihes Iruñeko kaletatik gora behera korrika?
Izan nintzen gaztearen urratsez edo haien arrastoaz
Galdurik al zabiltza? Etor zaitez nirekin
Errari ibiliko gara erantzunen atzetik
Galdurik al zabiltza? Berdin nabil bakarrik
Galdurik al zabiltza? Isilunetan entzun dezaket
Galdurik al zabiltza? Gal gaitezen batera
Galdurik al zabiltza? Berdin nabil bakarrik
Galdurik al zabiltza? Isilunetan entzun dezaket
Galdurik al zabiltza? Gal gaitezen batera








