Anitzak from FALSOLLANO by VIRENQUE
Tracklist
| 1. | Anitzak | 3:52 |
Lyrics
Ikusten ez zutenak behin agertu ziren, argi asko dagoela errepikatzen,
Ikusten ez zutenak hor geratu ziren, igo dugu pertsiana badaezpada ere
Entzuten ez zutenak behin agertu ziren, “jaitsi musika hori” esan zuten
Entzuten ez zutenak hor geratu ziren, gu aurrean oihuka hasi ginen
Ez al zarete konturatzen gor eta itsu hauek
arazorik ez dituztela, kezka gurekin dute
Ezberdinak zirenak behin agertu ziren, “gure antza ez duzue” esan zuten
Ezberdinak zirenak hor geratu ziren, aldatuko ote garen itxaroten
Ez al zarete konturatzen, ezberdin guzti hauek
dena aldatu nahi dutela, haiek aldatu gabe
Aniztasuna bada zuen arazoa
kezka suntsituko dugu zuekin batera, pikutara
Credits
from FALSOLLANO,
track released October 25, 2024








