Zentzumenak Galtzeraino from Phoenix by The Clayton
Tracklist
| 9. | Zentzumenak Galtzeraino | 3:47 |
Lyrics
Heldu estu eskutik. Lau begik helburu bakarrari.
Bihurri. Lotsagabe. Aparientzi ta kulpak ahaztu bitez.
Bik bat. Eromen begiradak zentimetro gutxitara.
Mihiz eginiko kilima jolaskorren dantzan datza.
Pasioa. Desioa. Eta sua.
Zentzumenak ere galdu! Pasio pertsonifikatua.
Elkarri emaniko guztiaren lekuko diren izarek dakite.

Heldu estu gerritik. Aurpegi, bizkar eta iletik.
Bihurri. Berriz ere. Izerditan ito ta sutan erre.
Bik bat. Badator hotzikara bizkarrezurrean behera.
Perfekzio mozorroak biluztean datza dantzak.
Pasioa. Desioa. Eta sua.
Zentzumenak ere galdu! Pasio pertsonifikatua.
Elkarri emaniko guztiaren lekuko diren izarek dakite.
Zentzumenak ere galdu! Pasio pertsonifikatua.
Elkarri emaniko guztiaren lekuko diren izarek dakite.
Zentzumenak ere galdu! Pasio pertsonifikatua.
Elkarri emaniko guztiaren lekuko diren...
Zentzumenak ere galdu! Galdu! Ero. Galdu!
Elkarri emaniko guztiaren...