🔗 ⚙️

Mapa from Galdemoduen Trilogia by Mugaldekoak

Tracklist
4.Mapa3:08
Lyrics

Laua, gainean jarria deneko
mahaia bezain.
Haren azpian deus ez da mugitzen
ez irteeraren bila aritzen.
Haren gainean nire giza hatsak
ez du haize zurrunbilorik sortzen,
eta bakean uzten du
haren azalera guzia.

Bertako zabaldiak eta ibarrak beti dira berdeak,
bertako goi-ordokiak eta mendiak, horiak eta marroiak,
itsasoek nahiz ozeanoek urdin adiskidetsuko dirauten bitartean
bertako ertz urragarrietan.

Hemen dena da txikia, hurbila eta eskuragarria.
Azazkal puntarekin zapal ditzaket sumendiak,
poloak ferekatu eskularru lodirik gabe;
begiratu batekin besarka dezaket
edozein desertu
justu ondoan datzan ibai baten aldean.

Arbolatxo guti batzuek adierazten dituzte oihan zaharrak:
zaila litzateke bertan galtzea.

Ekialdera eta mendebalera,
ekuatorearen gainean eta azpian,
erabateko isiltasunez ereindako eremua;
eta hazi ilun bakoitzean
segitzen du bizitzen jendeak.
Hobi komunak eta ustekabeko hondamenak
iruditik kanpo daude.

Herrien mugak apenas dira ageri,
duda eginen bailuten izan edo ez izan.

Atsegin ditut mapak, gezurra diotelako.
Ez diotelako biderik ematen egia erasotzaileari.
Eskuzabaltasunez, umore on hutsez,
mundu honetakoa ez den
mundu bat zabaltzen didatelako.

Credits
from Galdemoduen Trilogia, released October 18, 2017
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations