Manual bat from Galdemoduen Trilogia by Mugaldekoak
Tracklist
| 1. | Manual bat | 1:28 |
Lyrics
Duela hamalau urte elkarrekin gertatu ginen mugaldean, Berako aduana zaharrean. Zimurtu zaigu pixka bat larruaren jantzia geroztik, eta buruko ilea bakandu. Nolanahi ere, musika eta literatura senidetzeko gogoak bildu gaitu berriz. Hirugarrenez.
Instrukzio-manual batetik atereak izan litezkeen galdemoduak etorri zaizkigu bisitan. Pozak, zalantzak eta minak berritu ditugu ezinbertzean, giza animalion mekanikaz galde egiten duten akordeak eta hitzak uztartzearekin batean.
Idomeni Grezia eta Mazedonia arteko mugaldean dagoela ikasi dugun egunetan hezurmamitu da pieza hibrido hau. Manual baten eta hamaika galdemoduren laguntzarekin.
Credits
from Galdemoduen Trilogia,
released October 18, 2017








