Emazteki langilea from Galdemoduen Trilogia by Mugaldekoak
Tracklist
| 15. | Emazteki langilea | 4:00 |
Lyrics
Emazteki langilea zinen
Lana gogor bizkarrean
Emazteki langilea zara
Etxean edo kanpoan
Mundua mundu denetik
zurekin dago zorretan.
Bizitza erdia erditzen
Lana ez zen inoiz kezka
Hamabi ume hazita
Eginbeharrez gainezka
Eta baserrian
Besta e(g)unik ez ba
Ziztu baten bizitza
Partitu zen lasterka
Emazteki…
Zure baitako indarra
Ez da berdintzerik
Bizitzaren harri kozkorrak
Legar bihurturik
Beti kementsu
Lan ta lan laketurik
Zure ahalegina ordea
Ez da aski aintzat harturik.
Emazteki langilea zinen
Lana gogor bizkarrean
Emazteki langilea zara
Etxean edo kanpoan
Mundua mundu denetik
zurekin dago zorretan.
Credits
from Galdemoduen Trilogia,
released October 18, 2017








