🔗 ⚙️

Botika orizontala from Galdemoduen Trilogia by Mugaldekoak

Tracklist
3.Botika orizontala4:37
Lyrics

Lepoan musu eman eta ohartu zen:
“zauri ttikiak dituzu hor eta hemen”.
Ez dira aunitz, ez sobera handiak,
nire zati dira.

Marka bakoitzak badu bere izena,
gertatu dena nahiz gertatu ez dena:
Judit, Naiara, Silvia eta Arantza,
bide gala(ra)ziak.

Urteak pasatuta hasi naiz ulertzen
barrena isilik nola kexatzen den.
Agerian ditudan harramazka horiek
balaku gordinak gordetzen dituzte.

Ezpain busti haiek gidatu ninduten:
ostatutik haren etxera joan ginen.
Botika horizontala erakutsi zidan,
argi apalean.

Ohatzean geundela ohartu nintzen:
“zauri ttikiak dituzu hor eta hemen”.
Ez dira aunitz, ez sobera handiak,
bere zati dira.

Orain noizean behin gelditzen gara,
botika horizontala(re)n arrimu goxora.
Zauriak sendatzen dizkiogu elkarri,
gure gorputzen kimikaz, ekologikoki.

Credits
from Galdemoduen Trilogia, released October 18, 2017
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations