🔗 ⚙️

Bizitzeko inbentario from Galdemoduen Trilogia by Mugaldekoak

Tracklist
2.Bizitzeko inbentario4:34
Lyrics

Hizkuntza bat hiltzen den bakoitzean
munduak begi bat galtzen du,
gutunetako letrak doluminez jaunzten dira,
heriotzak mihia bahitzen digu.

Ez dut bizi nahi gure kaxa
non paratuko duten pentsatuz,
museoetako bitrina gardenek
begibakarreko nahiago gaituzten beldurrez.

Lurrari erauzten diote
oxigenoa anestesiarik gabe,
herri bat desagertzen den aldiro
birikak odoletan utzirik.

Bizitza bizitzeko inbentario bat
eskatu diot urte berriari:
arnasa, begiak, birikak, mihia.
Eta orbelak ez gaitzala estali udazkenean.

Hizkuntza bat hiltzen den bakoitzean
munduak begi bat galtzen du,
gutunetako letrak doluminez jaunzten dira,
heriotzak mihia bahitzen digu.

Credits
from Galdemoduen Trilogia, released October 18, 2017
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations