Astro-H from Galdemoduen Trilogia by Mugaldekoak
Tracklist
| 10. | Astro-H | 2:55 |
Lyrics
Pauso sendo bat eman du Japoniak unibertsoaren sekretuak deskubritzeko: Astro-H satelitea jaurti du espaziora, zeinak bere baitan x izpien detektagailua eta lau teleskopio baitaramatza. Zulo beltzak nahiz galaxien multzoak behatzeko lana eginen du sateliteak, eta 2016ko udaz geroztik hasiko omen dira zientzialariak eskala handiko datuak jasotzen.
Erantzunak topatu nahi dizkiote galdemodu nagusiei: Zer gertatu zen unibertsoaren sorreran? Nola sortu eta bilakatu dira galaxiak? Nola handiagotzen dira zulo beltzak eta zein da beren eragina inguruan?
Bitartean, indarrean dirau urkamendi bidezko zigor kapitalak japoniarrek gobernatzen duten irlan. Urkabea da presoa hiltzeko baliatzen den metodo bakarra. Zintzilik lepoa kraskatzea. Hamazazpi silabako haikuak idazten dituzte soka larriaren esperoan dauden kondenatuek, heriotzaren korridorearen zulo beltzean.
Inoiz ez didate hamazazpi pausok hainbertze estutu zintzurreko korapiloa.
Mortem timere crudelius est quam mori (Senecari egotzitako aipua)








