🔗 ⚙️

Itzalak from Kamuts by Kamuts_taldea

Tracklist
1.Itzalak3:35
Lyrics

Aurrera noa, atzera begiratzen dut. Atzea ilun dago, aurrea ilunago.
Begiak itxi ditut, argiago ikusteko... Argiago ez dakit, begiak itxi, zerbait ikusteko.

Begiradak nigana, gaurkoan, banan bana; ziztatzen naute eta arnasestuka uzten.
Itzalak niregana, gauero, banan bana; zapaltzen naute eta arnas hartzen ez uzten.

NIRE ITZALAK ABANDONATU NAU; GAUA DA ETA EZ DU GEHIAGO, GEHIAGO ARGITUKO.

Damuaren balantza: atera ezina den arantza. Zertako damutu? Berdina egingo banu…
Ez zen erabakia, eginbeharra baizik. Munduaren itzalak gainera erori zaizkit.

Argia itzali da, bañan min berdiña da. Sentitzen dudan miña, hil arteko samiña.
Nahiago dut desagertu, gehiago ez agertu. Eskapo noa, nora? Mamuen mundura.

Desagertzeak ez du egindakoa ezabatzen. Norberak ahantzi arren, betirako da gelditzen.
Erabaki makur bat lurrak irensteko, beste mila on hartzea ez ez da nahiko. Akatsak onartu arren urratsak ez dira ez urratuko.

Credits
from Kamuts, released January 10, 2022
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations