🔗 ⚙️

Orube by Izaki Gardenak

Tracklist
1.Orube3:58
Lyrics

Orube zakar bat,
ez dut asko behar.
Askatasun printza bat.

Negar malkoei ere etekinen bat
atera behar al diegu?
Zulo berean jausi izanak, ez du
inor bihurtzen lagun.

Ahaztezina izango da
bizitzen ari ez garen guztia.

Orube zakar bat,
ez dut asko behar.
Askatasun printza bat.

Eta gaizki aritzen naiz
hoberen egitean.
Askotan ez dut ezer
sinesten.

Ahaztezina izango da
bizitzen ari ez garen guztia

Orube zakar bat,
ez dut asko behar.
Askatasun printza bat.

leku bat, izate bat egiazkoa.
Gehiegi eskatzea al da?

Credits
released September 26, 2024
Granadako La Mina estudioan grabatua Raúl Pérez-en eskutik 2024ko udan.

Hitzak eta musika: Jon Basaguren

Musikariak:
Jon Basaguren: gitarrak, ahotsa.
Libe Kortazar: teklatuak.
Dani Arrizabalaga: bateria.
Joseba Baleztena: gitarra.
Danilo Foronda: baxua.
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations