Izua Su from Aske (2020) by Hilotz
Tracklist
| 6. | Izua Su | 4:36 |
Lyrics
Kandelak jarri genizkion
Su-lapurren loriari
Eta bai: berandu zen
Dena zen kea
Izuak dantza bat dirudi
Ilargiaren argitan
Baina, egiazki, zuen beldurra da erritmoa
Gure azal-haragitan
Asfalto gaineko pauso azkarra
Edo begirada batek gurutza ditzakeen
Mila marra
Espaloiak baino ez du ezagutzen
Gure gauen bipolarra
Izan nahi dugunon eta izaten uzten ez
Digutenen arteko koreografia baldarra
Ez: ez da zenbaki kontu bat
Ez da bat edo milioi bat
Ez: ez da zenbaki kontu bat
Ez da etxe ondoan edo gure mugetatik at
Gorputzak izena galtzen duen zelaitan
Edo kolonizatu nahiko zenituzketen
Mila mapatan
Literatura gehiegi
Pilatuta daukat esateko
Sua lapurtu nahi zenigula bart
Baina kea besterik ez zarela guretzat
Kandelak jarri genizkion
Su-lapurren loriari
Eta bai: azkenean
Su eman genien lapurrei, su eman
Credits
Itzea Urkizu








