Hitz Gutxiago from Amaitasuna by Maddi
Tracklist
| 2. | Hitz Gutxiago | 4:39 |
Lyrics
Joan zinen
ta ez dugu gehiago
ez dugulako inori zor ezer
ta hitz gutxiago
Joan zen gure
esku guztia egiteko sare
eta zuk zure egia
ta nik nire zauria
gure arteko hesira zuzen
Geziaren desira atzean nago
ta ezin dut garbi ikusi ez ezikusia egin
Ospakizunak ospa egiten du
lehiotik behera saltatu atetik sartzen zanin
Bueltan zinen
hesteak batidoran lez
Kaixo esan orduko orduak pasa dira
ta berandu baino lehen
bazoaz jada makien mendira
Konturatuko al dira
memorian txoko baten gordetzen duzun distiraz
Ez al zara konturatzen
ikusten zaizu begira
Ta agur ta ezer
gero arte azkena izan zen
Berrogei urte pasatuta esnatu nintzen behin
beste behin norgehiagoka zu ta ni ta beste hogei
Maitatzeak hori omen du irabazi ala galdu
Nik ez dut hor ezer galdu polit maite bazaitut
Espero dut inoiz gehio istea ate ta lehio
Bulnerable erakustea omen da asko eskatzea
Ta ez dizut nahi eskatu ez eskerako erabili
zure barre ta irrintziak ta hamasei gutun orriak
Lokarri gorririk ez da
ez gara Japonian jaio
ez inongo dinastian
goizian argi hastian
Mito haiek ez bezela
itotzeko gogorik ez
hitz egin baitezakegu
mingainak ukituz airen
Hitz batek garai onean
ehun bizi salbatzen ditu
eta aditz batek beti
mila hitz saltatzen ditu
Credits
Ekoizpena eta masterizazioa: Julen Urzaiz
Konposaketa: Maddi Etxeberria Lopetegi








