🔗 ⚙️

BI HOZKADA by BIHOZKADA

Tracklist
1.BI HOZKADA3:15
2.LASTER HAIZ GUREKIN3:27
3.EZ EGIN IHES5:22
4.LIBRE2:57
5.PIRATA LAGUN3:46
6.KEINU BAT3:26
Credits
released October 25, 2019

1- BI HOZKADA

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Isildu zaigu argia, ilundu zure kantua
Gaur ezingo zaitugu entzun
Irekiko dira ateak, urtuko dira barroteak
Bihar elkar ospatuko dugu

Atzean da iragana
Artatzu

Gugan da zurea, egia ta bizinahia
Zain dagoen doinuak, ahaireak
Soinurik ez du
Askatuko dira ahotsak eta ozen urrutira
Gurea dena abestuko dugu

Jakin, ez da iluntasunik gabeko argirik
Maldarik gabe tontorrik
Arraituko da eguna
Emaizkiok bi hozkada
Eta lo dena itzartuko da

Gugan da zurea, egia ta bizinahia
Zain dagoen doinuak, ahaireak
Soinurik ez du
Askatuko dira ahotsak eta ozen urrutira
Gurea dena abestuko dugu

2- LASTER HAIZ GUREKIN

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Iluna zen herrian,
isiltasunean, baina batean:
sua, amorrua
denon barrenean…

Nora eraman dute?
Dena da zalantza; egoera latza!
Ondo egongo den
dugu esperantza.

Luzatuidak eskua, neurea hartu!
Tira indartsu eta, batuko gaitu...

Beti oroitzen zaitut
irrifar batekin, bizi pozarekin!!
Laster egongo haiz
herrian gurekin!!

Lasai egon laguna, laster haiz gurekin…

3- EZ EGIN IHES

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Oh Oh Oh Oh
Oh Oh Oh
Oh Oh Oh Oh Oh

Udazkenaren hosto galtze antzera,
pauso grisez idatzirik ibilaldi berbera
Baina ezin da jarraitu begiratuz atzera
udaberriko lorerik ederrena baitzera

Oh Oh Oh Oh
Oh Oh Oh
Oh Oh Oh Oh Oh

Oztopo batek izkutatzen bazaitu
arnas sakona hartu ta aurrera begiratu
lurrera eroriz gero, altxatu ta jarraitu
begirada bakar batek, elkar batuko gaitu;

Nahiz eta bizi momenturik zailenak
Beti argitzen du egunik ilunenak

Ez egin ihes! Begiratu zure albora
Egin garrasi! Joango gara zure ondora
Begiak itxi! Mamua desagertuko da

Egun politenak gaur hastera doaz..
Elkarri helduta bizitzera goaz

4- LIBRE

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Bakardade hotza, isiltasun iluna
arantzez betea eguna.
Hain hurbil ta hain urrun,
sentitzen dut herria, zuganako egarria]

Argituz kristal beltzak
eta amilduz hesiak
eskutik egi guztiak...
Bide berri bat biziz!

Libre izan nahi dut!
Txoriek bezala hegan,
askatasun haizea edan
ozen garrasi egin!

5- PIRATA LAGUN

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Txikitan jolasten egin ginen lagun
Oraindik zaude nirekin.
Une txarretan eta goxoenetan
irrifarre alai berdinarekin

Oroituz ezpataz ta zuhaitz gainean
ginen munduko errege.
Bi pirata izaten jarraitzen dugu
beti elkarrekin oraindik ere!!

Itsasoak, uhartera garama
nire altxorra zu zera!
Ta barku hau hondoratu bitarte
batera egongo gera!

6- KEINU BAT

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Nola ohartarazi, keinu batez
hitz askorekin lortu ez dudana..
Begirada batekin barruko
korapiloa askatuko didana

Irrifarrez batu naiz zuregana
xuxurlaz belarrira,
laztanduz ilea, muxu bat emanaz
izotzak urtu dira

Esan nahi eta ezin, kanporatu
barnean gorderik dudan guztia.
Ez da errez esaten
zuregatik emango nukela nere bizia

Sua pizten zait nigan zarenean
dizdiraz berehala
sinestuidazu doinu hau entzutean
zinez maite zaitudala

Maite zaitudala...
Oooooh....
Maite zaitudala...
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations