Bizitza from SUSTRAIAK ADARRETAN by Ander Erzilla
Tracklist
| 3. | Bizitza | 3:12 |
Lyrics
BIZITZA
Nire bizitzan taupada dago
naizenaren bihotzean,
erritmo kutxa bat balitza lez
arnasaldi bakoitzean,
nire bizitza aurrera doa
bata bestera doitzean,
nire bizitza nire bizitza
izan zela oroitzean.
Zure bizitzan ere banago
izan bazaren unetik,
zure taupada neure egin dut
behin sortu zinen umetik.
Nekienetik eskaini dizut
hartu ez dakizunetik…
Zu zeu zarela, ez naizela ni
ikusten dut urrunetik.
Bere bizitzan nire zati bat
utzi nuen behin batean,
tolesdura bat begi ertzean,
denbora izarapean…
Bere bizitza ez da nirea
lasai bizi daiteke han
ni sartuko naiz ekilore bat
baldin badago atean.
Gure bizitza idatzi bako
norabaitera bidea
ziurtasunak bidean galduz
patriketan bi idea
sentimenduzko hezurdura bat
sabairik barik librea…
Gure bizitza, bere bizitza,
zurea eta nirea.
Hitzak: Unai Iturriaga
Musika: Ander Erzilla
Credits
ANDER ERZILLA ( voz) ANDER GARCIA (Contrabajo)
License
All rights reserved.Recommendations
Zig-Zag Band "Chigiyo Music Kings 1987-1998" (Analog Africa No.42)by Analog Africa
Fellow Prisoners of the Splendour and Travail of the Earth - Part 2by Zeitgeber
Carlos Dafé JID025by Carlos Dafe and Adrian Younge
Ajomaséby Gasper Lawal
DEBBIE GASKIN & ETERNAL LOVE COMBOby Debbie Gaskin
GULLAH ROOTSby Etienne Charles
Mafaroby Delu Kanam

